ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

2023an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan zen turismoari buruzko hainbat datu argitaratu zituen atzo Eustatek. Zenbaketen arabera, iaz 176.781 turistak hartu zuten ostatu lurralde horietako etxe turistikoetan, 2022an baino %24,7 gehiagok. Landetxeetan, berriz, 172.918 erabiltzaile izan ziren, aurreko urtean baino %2,3 gehiago.

Nabarmena da, beraz, apartamentu turistikoen erabileran iaz izan zen gorakada. Gipuzkoan, 2022an baino %40,2 sarrera gehiago izan ziren 2023an; %20,4 gehiago Bizkaian, eta %13,9 gehiago Araban.

Gaualdi kopuruak ere gora egin zuen 2023an, Eustaten arabera. Etxe turistikoetan %26,5 igo dira gaualdiak, eta landetxeetan, berriz, %16,4.