Iñaki Bilbao Txikito
preso politikoak atzo eman zuen bukatutzat gose greba, bere hurbilekoei telefonoz jakinarazi zienez. Azaroaren 2an abiatu zuen baraua, eta aurretik, 50 egunez izan zen gose eta komunikazio greban. Borrokan jarraitzeko prestutasuna ere adierazi zien
atzo gertukoei.
Irailaren 9an hasi zuen borrokaldia Bilbaok, Puerto III-ko espetxean. Orduko hartan, gose eta komunikazio greba egin zuen, eta 50 egunez egon zen ziegatik irten gabe eta deus jan gabe. Urriaren 30ean eten zuen grebaldia eta, hortik hiru egunera, azaroaren 2an zehazki, hasiera eman zion berriz gose eta egarri grebari. Ospitaleratua izan ostean, egarri greba alde batera utzi eta gose grebarekin jarraitu zuen.
Denbora honetan guztian,
asko izan dira Txikitori eta hark hasitako borrokaldiari elkartasuna adierazteko martxan jarri diren ekimenak.
BORROKALDIAK