ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA


Zerbitzariaren aurkako erasotik harago, trafikatzaileak etxebizitzatik botatzeko aldarrikapenak izan ziren nagusi mobilizazioan; "alde hemendik, utzi bakean", "txibatoak gure auzoetatik kanpora" edota "justizia herritarra" oihuak entzun ziren. Nabaria zen haserrea, baita indar polizialen presentzia ere. Auzokide bat porraz kolpatu eta zauritu zuten. Hala, Iruñeko Udaltzaingoaren aurkako hotsak ere aditu ziren Alde Zaharreko karriketan. 23:30ak inguruan desegin zuten elkarretaratzea, giroa beroa eta nahasia zela.

Egun berean, Nabarreria, San Agustin, Caldereria, Tejeria eta Carmen kaleetako tabernariek zein kolektiboen beren babesa adierazi zioten erasotua izan zen tabernariari, eta elkarretaratzea egin zuten arratsaldean.

Auzokideen erantzuna

Hala, "narko etxebizitza" horiek direla-eta ematen ari diren problematiken aurka egin zuten larunbatean auzokideek. Asteburukoa ez da izan bizilagunek egoerari aurre hartzeko egindako lehen ekimena. Lahaine-k jaso duenez, Auzo Batzarretan antolatzen hasiak dira dagoeneko, eta udalarekin ere izan dituzte elkarrizketak.

Auzokideek eguneroko elkarretaratzeen dinamika jarriko dute martxan, gaur bertan hasita. Jarauta kaleko 13. zenbakiko eraikinaren aurrean bilduko dira. Helburua trafikatzaileak "narko etxebizitzatik" botatzea da, eta dinamikarekin jarraituko dute mota horretako etxebizitza guztiak hustu arte. Auzokideen arabera, trafikatzaileek horrelako beste hiru bloke dituzte beren esku, gutxienez; bi Descalzos kalean, eta bat Tejeria kalean. Udalaren mende dagoen Iruña Biziberritzen enpresa publikoarena da eraikin horien jabetza, Lahaine-ren arabera. Gainera, bizilagunen arabera, poliziarekin lotura zuzena du etxebizitza horietan mugitzen den bizilagunetako batek.

Hilabete batzuk atzera

"Narko etxebizitzak" medio, auzoan gora egin dute liskarrek, erasoek, mehatxuek eta poliziaren presentziak, besteak beste. Drogaren eta zehazki heroinaren presentzia ere hazi egin da. Lahaine-k dioenez, Piparrikako baratzean erabilitako xiringak ere agertu dira.

Bestalde, apirilean, Jarautako 13. zenbakiko etxebizitzan bortxatu egin zutela salatu zuen emakume batek. Zenbait bizilagunek publikoki gaitzetsi zuten bortxaketa, eta horren harira, mehatxatuak izan zirela adierazi zuten. Hiru pertsona atxilotu zituzten erasoa zela-eta, baina aske utzi zituzten, inongo zigorrik ezarri gabe.

Okupazioaren deslegitimazio kanpaina

Gertakari horien harira, okupazioaren aurkako kanpaina jarri dute martxan hamaika hedabidek. Esaterako, bortxaketa gertatu zenean, bortxaketak okupazio mugimenduarekin harremantzeko saiakera egin zuten zenbait komunikabidek, eta horren aurrean, salaketa publikoa egin zuen Iruñerriko Okupazio Mugimenduak