ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Gaurkoa ere gorriz margotutako eguna da gurean. Gaur goizean, azaroak 15, beste langile bat erail dute Abanto-Zierbenako (Bizkaia) enpresa batean, soldatapean lanean ari zela. Garabi bat manipulatzeko lanetan murgildu da 37 urteko behargina, eta metalezko habe batzuek hartu dute azpian.

Osasun-zerbitzuak bertaratu dira San Lorenzo auzoan kokatutako lantokira, baina beranduegi zen dagoeneko. Bertan zendu da langilea; urteko hogeita hemezortzigarrena, gutxienez.

Iruñeko (Nafarroa) Benecke Kaliko enpresan zenbatu zuten azkeneko erailketa, Euskal Herrian. Azaroaren 8an izan zen; 46 urteko langile bati bihotzekoak eman zion, eta zerraldo erori zen lurrera. Unean bertan hil zen.