ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Hainbat hilabetez eraberritze-lanak egin ostean, aurreko larunbatean aurkeztu zuen Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak Atxuri auzoan zabaldu berri duen lokala —Enkarnazio kalea, 11—; hemendik aurrera Langileon Eskubideen Bulegoa izango dena, hain zuzen. Adierazi dutenez, "langileriaren bizi-baldintzen defentsarako garatzen ari garen tresna ezberdinen jarduna aurrera eramateko espazio bat" izango da lokala; eta konkretuki, Langileon Eskubideen Bulegoaren bidez, lan-eremuan izaten diren abusuen aurrean "defentsa-bitartekoak garatzea" da asmoa.

Hasieran, bi astean behin izango dute zabalik bulegoa. Martxoaren 18an eta apirilaren 1ean izango dira aurreneko bi saioak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Lanean arazoak dituztenei luzatu diete, beraz, Atxuriko bulegora bertaratzeko deia: "Nagusiak ez dizu kontraturik egin nahi? Kalte-ordainik gabe kaleratu zaituzte? Ez duzu oporrik? Hurbildu Langileon Eskubideen Bulegora".

Bilboko Kontseilu Sozialistako kideek otsail hasieran jakinarazi zuten Langile Autodefentsa Sarea Bilbo sortu dutela, soldatapeko lanaren eremuan defentsa-mekanismoak martxan jartzeko. Jendetza bildu zen sarearen aurkezpen saioan, La Bolsan.