Iazko abenduan agortu zen Gipuzkoako arte grafikoen sektoreko lan-hitzarmena, 1.345 behargini eragiten ziena. Une honetan zabalik dago hitzarmena berritzeko negoziaketa, baina langileek salatu dutenez, blokeo egoera bat sortu du patronalaren jarrerak. Hala, irail amaieratik hasita, grebara joko dute Sam, Cicarsa eta Corenso enpresetan aritzen diren langileek; hain zuzen, irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an egingo dituzte lanuzteak. ELA eta LAB sindikatuek egin dute greba deialdia.
ACTUALIDAD
/
Huelga
Lau greba egunetara deitu dute Gipuzkoako arte grafikoetan
Irekita dago oraindik sektoreko lan-hitzarmenaren negoziaketa, eta patronalaren blokeoa salatu dute beharginek. Grebara joko dute irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4rako eta 6rako.