Laudioko Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, gaztetxearen hustearen aurkako protestetan izan ziren zenbait pertsona isundu ditu Ertzaintzak. Zigor guztien batura 4.000 eurokoa da, oraingoz behintzat. Egun horretarako, ekainaren 13rako, gaztetxea husteko gehienezko epea zegoen finkatuta, eta protestak izan ziren herriko kaleetan. Manifestari gazteen aurka oldartu zen Ertzaintza, eta haien kontra kargatu zuen.
Horren harira jarri dizkiete isunak hainbat pertsonari. Autoritatearen aurkako erresistentzia, desobedientzia eta agenteen aurkako indarraren erabilera leporatzen dizkiete.
ACTUALIDAD
/
Desalojos
Laudioko Gaztetxearen hustearen aurkako protesten harira, zenbait laguni isuna jarri die Ertzaintzak
Ekainaren 13an izan zen Laudioko Gaztetxearen desalojoa, eta horren kontra protesta egiten ari zirenen kontra jo zuen Ertzaintzak. Hori dela-eta, guztira 4.000 euroko isunak ezarri dizkiete hainbat pertsonari.