ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA


"Pandemiaren aitzakiapean", egungo egoerak langileriarengan izan dituen ondorio latzak salatu dituzte, eta seinalatu dute, agintari politikoek pandemiaren hedapenaren aurrean hartu dituzten neurriekin, "langileriaren etorkizun hobe bat baino, bizitzeko modu horren oinarri ekonomiko nahiz kultural berriak ezarri nahi direla, langileria oraindik eta gehiago zapalduz eta kaosera eta etengabeko ziurgabetasun batean bizitzera bultzatuz".

"Soldatapeko lanaren esparruan indarrean diren langileriaren lan- eta bizi-baldintzen okerragotzea", "pobreziaren gorakada", "proletarizazio prozesuaren sakontzea" nahiz "desjabetuon eskubide politiko eta zibilen murrizketa" izan dituzte hizpide Kontseilu Sozialistako kideek, eta "burgesiaren ofentsiba orokortu baten testuinguruan" kokatu dituzte elementu horiek.
ANTOLAKUNTZARAKO HAUTUA

Egoera salatzeaz gain, ordea, "langile antolakuntzaren indarra" batzearen eta "eskubide sozial eta politikoen defentsa lehen lerroan" jartzearen beharra azpimarratu dute. "Bide hori berrartzea", hain zuzen, "langileriak bizitzeko eta borrokatzeko baldintzen aldeko bidea" eta "langileriaren proiektu historikoa den sozialismorako bidea hartzea" dela aldarrikatu dute.