ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Hilabete eskas geratzen da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako, eta Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak horren harira egin du agerraldi jendetsu bat joan den asteburuan. Ehundik gora emakume elkartu dira, Martxoaren 8ari begira, borrokarako dei bat eta aldarri bat egiteko:

"Azken hamarkadetan, estatuko instituzioek beraien aurpegi zuriketarako erabili dute Martxoaren 8a. Ohikoak bihurtu dira berdintasunaren aldeko aldarriak alderdi politikoen mitinetan zein enpresaburuen agerraldietan

Ofentsiba orokorra eta jarrera erreakzionarioen gorakada

Itaiak nabarmendu du "kalera ateratzea eta borrokatzea eskatzen" duela gaur egungo egoerak: "Areagotzen eta normalizatzen ari dira ideia erreakzionarioak eta matxistak; kalean, instituzioetan zein sare sozialetan". Horren adibidetzat hartu ditu "emakumeon eskubideon kontrako neurriak proposatzen dituzten alderdi eskuindarrak, erasotuen hitza zalantzan jartzen duten epaileak, kalean matxismoa bera ukatzen duten jarrerak, emakumeok etxean geratu behar garela edo gizonen nahiei erantzuteko gaudela dioten influencer-ak" eta abar. Agerraldian ohartarazi duenez, "emakumea bigarren mailako subjektu izatea oraindik eta gehiago normalizatzen ari da".

Gaur egungo egoeraren larritasuna, baina, prozesu orokor baten barruan kokatu du Itaiak: "Badira urteak langileon eta konkretuki emakumeon aurkako ofentsiba ekonomikoa eta kulturala areagotu dela. Krisi kapitalista betean, langileok gero eta bizi-baldintza okerragoak ditugu; besteak beste, lan ezegonkorrak, lanaldi partzialak eta bizitzaren garestitzea". Testuinguru horretan, emakume langileen egoerari egin dio azpimarra antolakundeak, "baldintza penagarri horiek familiako zaintza-lanekin uztartzera" behartuta daudelako. Eta, horri guztiari, autoritarismoaren gorakada gehitu dio gainera: "Gobernuek gero eta neurri autoritarioagoak hartu dituzte".

"Ezkerreko gobernuek azken hamarkadetan egindako promesa faltsuak agerian geratu dira, eta ezintasun horrek sorturiko desatxikimenduaren aurrean, eskuineko ideien gorakada agerikoa izaten ari da. Ideologia matxistak eta baztertzaileak izugarrizko indarra hartzen ari dira", diote Itaiako kideek: "Emakumeon zapalkuntza ukatu, eta, era berean, hori betikotu nahi duten ahotsak gero eta nabariagoak dira".

"Matxismoaren aurka kaleak hartu behar ditugu"