Murtzia II kartzeleko erizaindegian konfinatuta dago Patxi Ruiz euskal preso politikoa, kartzelatik ospitalera atera izanagatik inposatua. Egoera horretan hemeretzigarren eguna bete du euskal preso politikoak gose greban.
Patxi Ruizen borrokaren harira, mobilizazio egun nazionala deitu du AAEAMak maiatzaren 30erako. Azken orduan eguneratu duten informazioaren arabera, goizean herri eta auzoetan antolatuko dira mobilizazioak, eta arratsaldean hiriburuetako deialdietara joateko deia zabaldu dute. Ondorengoak dira maiatzak 30erako Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan luzatu diren deialdiak:
Goizean mobilizazioak herri eta eskualdeetan.