ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Pertsona etxegabe batek eraso bat jasan zuen Bilboko (Bizkaia) Uribarri auzoan joan den igandean, bera bizirik erretzen saiatu baitzen gizon ezezagun bat. Txabola batean lo zegoela, lekua gasolinaz bete eta su eman zion erasotzaileak. Eraso hori dela-eta, protestara deitu du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Elkarretaratze bat antolatu du ostegun honetarako, Uribarriko La Campan. 19:30ean hasiko da protesta.

Bilboko Kontseilu Sozialistak iazko azaroan jakinarazi zuen martxan zela Etxebizitza Sindikatua Bizkaiko hiriburuan ere, eta abenduan aurkeztu zuen jendaurrean. "Langile klasearen babesgabetasunaren aurrean, etxebizitza kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izan dadin borrokatuko dugu", esan zuen.

Jarrera faxistak

Kontseilu Sozialistak azpimarratu du, "krisi testuinguruan, are gehiago okertzen" direla "proletalgoaren bizi-baldintzak", eta etxebizitza batera sarbidea izatea "ezinezko bihurtzen" dela "gero eta jende gehiagorentzat". Igandeko erasoaren harira, Kontseilu Sozialistako kideek seinalatu dute "masa-komunikabideen eta instituzioen bidez pobrezia kriminalizatzen" dela eta "proletaletalgoaren aurkako gorrotoa zabaltzen" dela, eta "jarrera faxistak indartzen" nahiz "sektore zaurgarrienen aurkako eraso faxistak izatea errazten" duela horrek.