ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Joan den larunbatean, urtarrilaren 22an, gizon bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), emazte ohiari eraso egiteagatik. Etxebizitza batean eraso zion, eta entzuten ziren oihuak zirela-eta bertaratu ziren udaltzainak. Etxeko atea jotzean, erasotzaileak ireki zien atea poliziei, baina bakarrik zegoela esan zien. Dena den, barrura sartu ziren udaltzainak; han ikusi zuten emakumea, eta atxilo eraman zuten senar ohia.

Izatez, urruntze-agindua ezarri zioten gizonari, baina hura urratuta eraso zion emakumeari. Ez da oldartzen zaion aurreneko aldia, gainera: iaz ere atxilotu zuten gizona, emazte ohiari erasotzeagatik. Orduan jarri zion urruntze-agindua epaile batek.