ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Euskal Herrian ere, hamaika kolektibok jardun dute azken astean Valentziara bidaltzeko oinarrizko produktuak biltzen. Gaztetxeek eta Gazte Asanbladek iniziatiba hartu dute horretan: bilketak egin dituzte Euskal Herriko hamaika herritan, Valentziara eramateko materiala lortzeko.

Besteak beste, bilketak antolatu dituzte Zarauzko (Gipuzkoa) Hiruputzu Gaztetxeak eta Danda Gazte Asanbladak; Ondarroako (Bizkaia) Gazte Asanbladak; Mutrikuko (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak; Lizarrako (Nafarroa) Sugarra Gaztetxeak; Laudioko (Araba) Gazte Asanbladak; Ibarrako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak; Hernaniko (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak; Gernikako (Bizkaia) Egurre Gazte Asanbladak; Gasteizko (Araba) Siberia Gazte Langileon Asanbladak; Donostiako (Gipuzkoa) Txantxarreka Gaztetxeak eta Polloe Bizirik Gazte Asanbladak; Bilboko (Bizkaia) Errondoko Auzo Etxeak eta Etxarri II Gaztetxeak; Azpeitiko (Gipuzkoa), Azkoitiko (Gipuzkoa) eta Zestoako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladek; Arrasateko (Gipuzkoa) Gaztetxeak, Anoetako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak, eta abar.