ACTUALIDAD IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA EDITORIAL COYUNTURA POLITICA AGENDA COLABORACIONES GEDAR TB ARTEKA LÍNEA POLÍTICA

Herenegun, ostiralean, kontzentrazio bat izan zen Zarauzko (Gipuzkoa) Lege Zaharren Enparantzan, Kapitalismoa hiltzailea lelopean. Urola Kostako Laneko Autodefentsa Sareak egin zuen mobilizazio deialdia, aste honetan Zarautzen izan den lan-heriotzaren harira: asteazkenean, 48 urteko langile zarauztar bat hil zen, lan-istripu "ez-traumatiko" batean. Elesa Transformadores SAU enpresan aritzen zen.

Hala, ostiralean udaletxe aurrean batzera deitu zuten LASeko kideek, eta babesa eta elkartasuna adierazi zizkieten bizia galdu duen beharginaren gertukoei.