Sinatzaile nagusiak: Maria Fuentes Rodriguez, Oihana Barrenechea Arribillaga, Sara Arin Sukia medikuntzako 6. mailako ikasleak eta Iker Corres Martin erizaintzako 4. mailako ikaslea
Latzak dira bizi dugun osasun krisia gure inguruan eragiten ari den ondorioak eta oraingoan medikuntzako eta erizaintzako azken urteko kideok bete-betean jo gaitu. Orain dela hilabete, gure graduko azken ikasturte osoa hartzen duten praktikak bertan behera utzi zituzten, koronabirus berriaren kutsakortasuna murrizte aldera. Ondorioz, etxean geratu ginen, ikasturtea nola amaituko genuenaren informaziorik jaso gabe, harik eta martxoaren 15ean Espainiako Gobernuak ikasleen kontratazioak onartzeko aukera adierazi zuten arte.
Matxoaren 27an dekanoaren mezu bat heldu zitzaigun kurtsoa amaitu ahal izateko eta egin gabeko praktiken kredituak baliozkotzeko alternatibaren bat garatuko zutela esanez. Apirilaren 1ean, dekanotzatik berriz ere mezua heldu zitzaigun. Bertan, Apirilak 2ko 14:00etarako konbalidatzeko aukeren artean erabaki behar genuela zioen: “borondatezko” lan kontratu bat edo zehaztu gabeko alternatiba bat.
Lan eskaintzari dagokionez, hilabeteko kontratua izango litzateke, luzatzeko aukerarekin eta gutxieneko soldataren truke (950€ lanaldi osoa egitekotan). Gainerako baldintzak (zer lan egingo dugun, zer ordutegitan, gauean edo asteburuan lan egiteagatik gehigarririk jasoko dugun, zer babes baliabide edukiko ditugun... ) airean geratzen dira, Osakidetzaren borondate onean sinestea beste aukerarik ez dugularik. Aurrekariak ordea ez dira lasai egoteko modukoak. Gasteizko erizaintzako kideak martxoaren 23an hasi ziren call center-etan lan administratiboa egiten. Goiz, arratsalde zein gaueko lanaldietan eta oraindik kontraturik eta soldatarik gabe daude. Badirudi, baldintza kaxkarrenetan lan egiteko aukera luzatu digula EHUk, egungo egoeran lan egiteak suposatzen duen arrisku gehigarria guztiz alboratuz.
Argi geratzen da, pandemiaren aurrean ikasleok gure ekarpena egiteko dugun prestutasuna baliatuz, EHUk miseriazko baldintzak dituen lan eskaintza bat onartzera bultzatu gaituela. Eta hori ez egitekotan, edukiko genukeen beste alternatibarik mahai gainean ez dagoenez, kurtsoa amaitzearen gaineko ziurgabetasuna onartzea beste aukerarik ez genuke. Dirudienez, EHUrentzat ikasleak baino eskulan merkea besterik ez gara.
Honegatik guztiagatik, UIBrekin, Unibertsitateko Indar Batasunarekin, elkarlana abiatu dugu EHUri egoera honen kudeaketa egokitzeko exijentziak luzatuz. Hasteko, ezinbestekoa da lan kontratua aukeratzerako orduan beste alternatiba zehatz bat edukitzea. Bestetik, dekanotzak esan zuen bezala, praktika klinikoak birtualki ordezkatzeko aukerarik ez dagoenez, ikasturtea gainditzeko 6 hilabetez burututako praktiken batez besteko nota eta GRALa soilik kontuan hartzea eskatzen dugu, eta gainera, GRALa eta ECOEa egiteko baldintzak gure oniritziarekin erabakitzea, gure beharretara moldatzen direla ziurtatuz. Konfinamendua maiatza baino lehen amaitzen bada, alternatiba aukeratu duten kideek praktiken ohiko ordutegia jarraitu beharko lukete, galdutako orduak errekuperatzera behartu gabe. Lan eskaintzari dagokionez, ezarri zaizkigun lan baldintzak guztiz zehaztu eta helaraztea exijitzen dugu, bai eta orain arte proposatu zaizkigunak hobetzea, are eta gehiago egungo egoerak duen arrisku gehigarria kontuan izanik.
Larrialdi egoera honen aurrean gure kolaboratzeko nahian berresten gara, baina ezin ditugu onartu inpunitate osoz ezartzen dabiltzan miseriazko lan baldintzak. Osasun krisi batetik haratago doan egoera honetan, lan baldintza gordinetan lanean ari diren kideei elkartasuna adierazi nahi diegu. Miseriaren aurrean beraz, egia mahai-gaineratzea eta antolatzea dagokigu.
Gainerako sinatzaileak
Erizaintza 4. mailako ikasleak
- Markel Alberdi Madariaga
- Iker Corres Martin
- Nahia Ying Larrinaga Otxoa de Retana
- Maider Lezertua Lorente
- Ainhoa Sierra Cervero
- Janire Balanzategui Olaso
- Izarra Otiñano Martín
- Ane Arroyo Gutierrez
- Sara Díaz García
- Izaro Telleria Egia
- Ainhoa Jauregi Rilo
- Deiene Varona Ateka
- Osane Orue Gallarzagoitia
- Olatz Santiago Atutxa
- Sara Brizuela Clinch
- Beñat Izquierdo Granadero
- Miriam Sobrado Mora
- Amaia Fernandez Salado
- Xabier Aizpuru Martínez de Marigorta
- Ane Ibañez Llanas
- Jone Izagirre Ogiza
- Jon Gallego Flores
- Angela Velasco Catalá
- Ainara Cortés Corral
- Olate Erize Gardoki
- Jone Izaga Larrabe
- Paula Gil Requejo
- Nekane De la Hera Martin
- Joseba de Valles Fernández
- Saioa Merino Muñoz
- Julene Elguea Amuriza
- Irati Ijalba Rio
- Maider Barron Monteagudo
- Tamara Palacios Ordoñez
- Naia Rodriguez Urresti
- Maria Sobrado Gonzalez
- Ane Laraudogoitia Ortueta
- Olaia Garro Pardo
- Lydia Setien Santibañez
- Carlota Gomez Hernaiz
- Claudia García Acedo
- Paula Guerra Ruiz
- Cristina Lopez Incera
- Sonsoles Pacheco Larrucea
- Asier Zalbide Losa
- Andrea Sanchez Orive
- Naroa Martinez Egizabal
- Sonia Manzoor XX
- Itziar Berruezo Vizcaíno
- Begoña Sanromá Márquez
- Damaris Garcia Ayala
- Amaia Gallardo Beitia
- Ariane Gomez Lopez
- Sheila Quintela Fidalgo
- Silvia Elias Arrieta
- Ane Olabarrieta Errasti
- Leire Oyarzabal García
- Lucía Herrero Garamendi
- Iñigo Martino Gómez
- Sara Bartolomé Hidalgo
- Raúl Ibargüen Montero
- Lorena Sanz Gómez
- Aisha kerdie Bilbao
- Pablo Fiat Sarasola
- Nerea Martin Caballero
- Irati Pérez Pérez
- Ainhoa Pesado Algar
- Unai Rodrigo Murguia
- Jon Cruz Garcia
- Unai Granado Molinero
- Josu Sabugal Caballero
- Lander Muñoz Conde
- Julen Molinilla Estéfano
- Christian Fernandez Montes
- Celia Gómez Martínez
- Oihane Galicia Martínez
- Oihane Cearra Fernández
- Sofía Gómez Castresana
- Mar Sanz de Diego
- Malen Ezeiza Zapiain
- Olatz Urtiaga Pérez
- Sara Molano Fernandez
- Maialen Telleria Garmendia
- Amaia Agirre Ibarguren
- Asier Urteaga Agirretxe
Medikuntza 6. mailako ikasleak
- Marta Fantova Barrena
- Iñaki Gabika Unamuno
- Jone merino zamalloa
- Ane Gabilondo Loizate
- Ane Mujika Agirre
- Xabier Gurutzeaga Peleato
- Ainhoa Uranga Eizagirre
- Eneko Cabezuelo Markaide
- Oihane Iñarra Arozena
- Nerea Romero Betelu
- Nerea Agirre Zulaika
- Hodei Noble Irurueta
- Asier Rodríguez Legorburu
- Mariñe Zeberio
- Cristina Vázquez
- Uxue Agirregoitia
- Jorge Gutiérrez Sáenz de Santa María
- Naroa Amondarain
- Jose Antonio Blanco
- Eider Gómez,
- Oier Solaguren
- Nadyne Melgarejo
- Lorea Herran
- Asier Macía
- Raquel Villaverde
- Mikel Mañas
- Peio Molinuevo