Joan den asteartean, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak Baionako (Lapurdi) etxebizitza batean, Ipar Euskal Herriko Itaiak jakinarazi duenez. Emakumea kolpatu zuen 23 urteko gizonak, eta etxeko komunean ezkutatu eta gotortu behar izan zen neska, kolpeetatik babesteko. Larrialdi-zerbitzuekin harremanetan jartzea lortu zuen, eta atxilo eraman zuten erasotzailea.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Baionan emakume bati eraso dio mutil lagunak
Etxeko komunean hartu behar izan zuen babes emakumeak, bikotekidearen kolpeetatik ihesi.