Ostegunean, hilak 17, Stef Iberica S.A. enpresako beharginek lankide bat kaleratua izan dela salatu zuten. Irungo (Gipuzkoa) Zaisa I industrialdean dago kokatua lantokia, eta elikagaien garraioaren sektoreko enpresa bat da. Kaleratutako beharginaren lankideek adierazi dute "arduragabea" izan dela kaleratzea.
AKTUALITATEA
/
Kaleratzeak
Behargin bat kaleratu du Stef Iberica enpresak Irunen
Lankideek elkarretaratzea egin zuten ostegun arratsaldean, kaleratzea salatu eta langileari elkartasuna adierazteko.