AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Atzo gizonezko bat atxilotu zuten Sunbillan (Nafarroa) emazteari eraso egiteagatik. Goizean izan zen erasoa: emakumea lanera bidean zihoan autoan, eta soinu bat entzun zuen Sunbilla paretik igarotzean. Lantegira iristean ohartu zen tiro baten arrastoa zuela kotxean, eta gertatutakoa salatu zuen.

Errifle bat dauka senarrak, eta dirudienez, emakumearen ibilgailuko arrastoak bat egiten du arma horrek uzten duenarekin. Atzo bertan atxilotu zuten gizona.