AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaian, garraiolarien soldatapeko jarduna are gehiago garestituko da beharginentzat eurentzat. Izan ere, Gipuzkoan berriki egin modura, bidesari gehiago ezarriko dizkiete kamioilariei: bihartik aurrera, bidesariak ordaindu beharko dituzte Bizkaian N-240 eta BI-625 erabiltzen dituzten kamioi gidariek.

N-240 errepidean bederatzi arkupe jarriko dituzte, El Gallo (Galdakao, Bizkaia) eta Ubidea (Bizkaia) artean. Horietatik pasatzean, 0,32 eta 8,93 euro artean kobratuko dizkiete ibilgailu astunei. BI-625 errepidean, berriz, zortzi arkupe izango dira Laudiotik (Araba) Basaurira (Bizkaia) igarotzeko bidean, 0,23 eurotik 1,13 eurorainoko bidesariekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak, berez, urtarrilaren 1ean jarri nahi zuen indarrean garraiolarientzako ordainketa-sistema berria. Hala ere, azkenean atzeratu egin du neurriaren ezarpena. Gipuzkoan ere aste honetan jarri dituzte martxan kamioilarientzako bidesari berriak, N-1 eta A-15 autobideetako Gipuzkoako zatian.