AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Datozen egunetan, faxismoaren kontrako egitarau bana izango da Donostian (Gipuzkoa) eta Baionan (Lapurdi). Donostia Antifaxista plataformak igande honetarako, urtarrilaren 12rako, antolatu du Egun Antifaxista: Egia auzoan izango da, eguerditik hasita. 12:00etan, faxismoaren gorakadari eta horri aurre egiteko erronkari buruzko mahai-inguru bat egingo dute Plaza Haundin, eta horren ondoren, 14:00etatik aurrera, bertan bazkaltzeko aukera egongo da. Amaitzean musika-emanaldi bat eskainiko du Amazighek.

Baionako bigarren Egun Antifaxista, berriz, hurrengo larunbatean izango da, urtarrilaren 18an. Arratsaldeko 15:00etan hasiko da egitaraua, Le Bistroten, faxismoaren gorakadaren inguruko hitzaldi batekin. Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) egingo du hitzaldia. Horren ondotik izango da mahai-inguru bat, adierazpen faxistei aurre egiteko borrokari buruz: parte hartuko dute Donostia Antifaxistak, Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak eta Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). 21:00etatik aurrera, gaualdia egingo dute Epaiskan, Werewolf Color Orchestrak zein DBO DJak girotuta.