Erosketa-saskiaren prezioei buruzko azterketa bat egin du OCU kontsumitzaileen erakundeak, eta datu lazgarri bat jarri du mahai gainean: saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero.
156 oinarrizko produktu baino gehiago aztertu ditu OCUk, eta azken urtean prezioetan igoera izugarria izan dela ikusi du: %84 igo da produktu horien kostua. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergenteak, margarina, pasta, platanoak eta izokina dira gehien garestitu diren produktuak.
Prezioen gorakada horren erdia baino gehiago azken hilabeteetan izan da, eta datozen hilabeteetan ere kostuek gora egin dezaketela ohartarazi du OCUk.