Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak aurten jarri ditu martxan Etxeratze Kolektiboak, Euskal Herriko hainbat eta hainbat jaietan.
Udan zehar, hamaika txokotan antolatu dituzte Etxeratze Kolektiboak lekuan lekuko Itaiako taldeek. Esaterako, Lekeition (Bizkaia), Ondarroan (Bizkaia), Mutrikun (Bizkaia), Elorrion (Bizkaia), Errekalden (Bilbo, Bizkaia), Deustun (Bilbo, Bizkaia), Bakion (Bizkaia), Lezaman (Bizkaia), Altsasun (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Garesen (Nafarroa), Txantrean (Iruñerria, Nafarroa), Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa), Barañainen (Iruñerria, Nafarroa), Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa), Burlatan (Iruñerria, Nafarroa), Gasteizen (Araba), Ordizian (Gipuzkoa), Legazpin (Gipuzkoa) nahiz Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) egin dituzte Etxeratze Kolektiboak azken hilabeteetan, "indarkeria matxistaren aurrean antolatzera" dei eginez.
Datozen egunetan, Galdakaoko (Bizkaia) festetan ere izango dira Etxeratze Kolektiboak. Hilaren 9rako, 10erako, 16rako eta 17rako prestatu ditu Etxeratze Kolektiboak Hego Uribeko Itaiak; 02:00etarako eta 05:00etarako jarri dituzte hitzorduak Errotu konpartsaren ondoan.