AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

EAEko osasungintza publikoko langileek greba egingo dute urriaren 29an, azaroaren 5ean eta 12an. "Eusko Jaurlaritzak mobilizazioaren bidea baino ez digu utzi", kexu dira. Grebaldiak hiru herrialdetan gauzatuko dira; Araban lehena, Gipuzkoan bigarrena eta Bizkaian hirugarrena.

Besteak beste, "giza baliabideen eta baliabide materialen eskasia, lan gainkarga sistematikoa, behin-behinekotasun tasa altuak, akidura fisiko eta emozionala, lan eskubideen murrizketak, zerbitzuen pribatizazioa, babesgabetasuna eta lan osasunaren utzikeria", salatu dituzte beharginek.

COVID-19aren osasun larrialdiak gabezia horiek azaleratu dituen arren, "urrunetik" datozela azaldu dute: "Ez dira desagertuko egiturazko eta sakoneko konponbideak martxan jartzen ez badira".