Gaur, 16:00ak aldera, beste lan-heriotza bat izan da gurean; hain justu, Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Beherea). Landa batean traktore batekin lanean ari zen laborari bat da hildakoa; irauli egin da ibilgailua, eta istripuaren ondorioz galdu du bizia 70 urteko beharginak. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin.
AKTUALITATEA
/
Lan-erailketak
Laborari bat hil da lan-istripuz Duzunaritze-Sarasketan
Traktore batekin ari zen lanean gizona, baina irauli egin da ibilgailua.