55 urteko langile bat hil da ostegun honetan Olatzagutian (Nafarroa), zementu fabrika batean lanean ari zela. Foruzaingoak aditzera eman duenez, ibilgailu batek harrapatuta hil da soldatapekoa. Ezbeharra izan den tokira bertaratu dira larrialdi-zerbitzuetako langileak, baina ordurako hilik zegoen lan-istripuko biktima. Zehaztapen gehiagoren faltan, gorpua Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.
AKTUALITATEA
/
Lan-erailketak
Langile bat hil da Olatzagutiako zementu fabrikan, ibilgailu batek harrapatuta
Ostegun honetan izan da lan-heriotza, eguerdiko 12:00ak aldera. 55 urteko gizonezko bat zen behargina, Olatzagutiako bizilaguna.