AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Iruñeko (Nafarroa) Labrit frontoian, lan-istripu larri bat izan zuen atzo behargin batek. Aldamio batera igota lanean ari zela, 14 metroko altueratik jausi zen. Larrialdi-zerbitzuetako langileek bertan artatu ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten langilea, larriki zauriturik. Itxura denez, politraumatismo ugari jasan zituen erorikoaren ondorioz.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 47 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan, urtea hasi zenetik.