Bestalde, Barazarren jazotakoa salatzeko, biharko elkarretaratzea antolatu dute Bilbon (Bizkaia), 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Hainbat sindikatuk egin dute deialdia, eta “doluminak eta elkartasuna” adierazi dizkiete eraildakoen senideei.
Aurten dagoeneko 21 langile erail dituzte Euskal Herrian; horietako bost aste honetan. Sindikatuek salatu dutenez, errepidean gertatzen dira lan istripu gehien, eta arduradun politikoei erantzukizunak eskatu dizkiete.