AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Joan den asteburuan, oso larri zauritu da emakume bat Ziburun (Lapurdi), antza, bere bikotekidearengandik ihes egiten saiatzean. IBIS hotelean gertatu da: bosgarren solairutik egin zuen jauzi 30 urteko emakumeak, eta zauri larriak jasan zituen, gerrialdean nagusiki.

Itxura denez, bere mutil lagunarengandik ihesi egin zuen salto emakumeak. Hainbat polizia-iturri aipatu dituzte zenbait komunikabidek, eta orain, emakumea larriki zauriturik dagoela, bere bikotekidea "begitan" hartuta zeukatela dio Poliziak, indarkeria matxistari lotuta.