AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Istiluak izan ziren Sopelan (Bizkaia) larunbat gauean. Herriko jaiak izan ohi dira data horietan, eta udaletxe inguruan (Loroño kalean, zehazki) zenbait pertsona bilduta zeudela, haien aurka jo zuen Ertzaintzak; foam jaurtigailuak erabili zituzten poliziek. Antza, ertzainei aurre egin zieten han zeuden hainbat pertsonak, besteak beste, zenbait objektu botata.

Istiluen harira, lagun bat atxilotu zuten ertzainek, modu bortitzean; saihets bat apurtu zioten atxiloketaren unean. Polizia-etxean igaro behar izan zuen gaua atxilotuak, eta igandean 14:00ak aldera utzi zuten aske.

Igande arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzea izan zen Sopelako txosnagunean; Errepresiorik ez lelopean, larunbat gauean gertatukoa salatu zuten bertaratutakoek. "Agintari politikoek gazteria kriminalizatzeko erakusten duten borondatea" salatu zuten, "atxilotuaren berehalako kargurik gabeko askatasuna" exijitzearekin batera. Dirudienez, "desordena publikoak" eta "agintaritza-agenteen aurkako atentatua" egozten dizkiote.