AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bada denbora bat Unibertsitateko Indar Batasunak apunte bankua martxan duela. Unibertsitateko hainbat gradutako materiala jasotzen du banku horrek, besteak beste, ikasleek egin beharreko lanak, azterketa ereduak eta hamaika ikasgaitako apunteak. UIBk azaldu duenez, "ikasle langileon ikasketa-prozesuan laguntza eskaintzea" da tresna horren helburua, eta asmo horrekin sortu eta elikatu zuten.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), baina, oztopoak jarri dizkio apunte bankuari: blokeatu egin du, eta une honetan sarbidea itxita dago EHUko wifi sarean.

BULEGOA MARTXAN DA!
Ikasketak aurrera ateratzeko baldintzak okertzen ari diren bitartean prezioak gorantz doaz. Honen aurrean antolatzeko eta borrokatzeko prest, bulegoa aurkezten dugu:

🔗https://t.co/Bja8Hq6fMB pic.twitter.com/B49jY394lZ

— Unibertsitateko Indar Batasuna (@UIBnazionala) April 27, 2022