AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

%100eko erantzuna izan du Tuvisako langileen grebak

Aurreko larunbatean ekin zioten greba mugagabeari Gasteizen, lan-baldintzak eta hiri-autobusetako zerbitzua hobetzearen alde. Langile guztiak batu dira grebara.

Greba mugagabean daude Gasteizko (Araba) hiri-autobusetako beharginak. Tuvisa udal enpresak kudeatzen du zerbitzua, eta ez berak ez Gasteizko Udalak ez dituzte beharrezko bermeak eman langileek egindako eskaerei dagokienez, bai euren lan-baldintzak bai autobusetako zerbitzua bera hobetzeko asmoz. Beraz, hainbat hilabetez borrokan aritu ostean eta lanuzte nahiz mobilizazioak egin ostean, greba mugagabera jotzea erabaki dute langileek.

Aurreko larunbatean izan zen aurreneko eguna, eta behargin guzti-guztiak batu ziren greba deialdira: %100eko erantzuna izan zen. Berdin izan zen hurrengo egunean nahiz astelehenean; aurreneko laneguna. %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkiete, eta horiek dira martxan diren bakarrak.

Atzo goizean, auto-karabana bat egin zuten beharginek Gasteizen barrena. Arratsaldean, berriz atera ziren kalera: mobilizazio bat egin zuten hirian zehar, Andre Mari Zuriaren Plazaraino. Aldarri ugari eraman zituzten; "lan suntsipenaren aurka" eta "kalitatezko zerbitzu baten alde", besteak beste.

Lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzeko Tuvisako langileek egindako eskaera nagusietako batzuk izan dira, adibidez, "lineako autobusen galera saihestea, Tuvisako pribatizazioak iraultzea, lan-hitzarmen berri bat negoziatzea, benetako lanaldiaren erregistroa egotea", eta abar. Atsedenaldiak ere exijitu dituzte, baita ibilgailu berri kopurua handitzea ere.

Berriz daukate ikerketapean Iratxe Sorzabal preso politikoa, jasandako torturei entzungor eginda
Iazko apirilean bigarrenez artxibatutako auzi batengatik ikertuko dute Sorzabal, Ertzaintzak nahiz Guardia Zibilak txosten gehiago bidali ondoren. 2001ean atxilotu zuten Sorzabal, eta atxiloaldian torturatu zuen Guardia Zibilak; 2015ean hartu zuten atxilo berriz, eta preso daukate ordutik.