AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

155.000 militarrek kalean segituko dute momentuz

Espainiako Armadak adierazi duenez, kalean jarraituko dute 'Balmis' operazioa aurrera eramateko mobilizatutako 155.000 militarrek. COVID-19aren aitzakiapean, guztira 18.500 esku-hartze egin dituzte estatuko 2.300 herritan, Euskal Herrian barne. Oraindik ez dute iragarri noiz egingo duten atzera.

Atzo, maiatzak 6, Espainiako Armadak Balmis operazioa mantenduko duela iragarri zuen. Hortaz, kaleetan segituko dute COVID-19aren hedapenaren argudiopean mobilizatutako 155.000 militarrek. Defentsa Ministerioak, larrialdiaren argudioa erabilita, uko egin dio Balmis operazioaren egitura amaitutzat emateari.

Datu ofizialen arabera, martxoaren 15etik aurrera, 18.500 esku-hartze egin ditu Espainiako Armadak estatuko 2.300 herritan; horien artean, dirudienez, 10.000 desinfekzio eta 9.000 esku-hartzetik gora ospitaletan, zentro sozialetan edota egoitzetan.

Euskal Herriko hainbat gunetan ere ibili dira desfilatzen militarrak. Konfinamendu garaia hasi zenetik, militarrez bete ziren Euskal Herriko hainbat txokotako kaleak, Nafarroako eta Arabako hiriburuetan bezela. Antza, aurrerantzean ere Euskal Herrian jarraituko dute, eta momentuz, Defentsa Ministerioak eta Espainiako Armadak ez dute iragarri noiz egingo duten atzera militarrek, konfinamendu egoeran aldaketak izango diren arren.

Airbnb multinazionalak 1.900 langile kaleratu ditu, plantilla osoaren laurdena
Etxebizitzak turismorako alokatzen dituen Airbnb enpresak langileen %25 bidali du kalera, hau da, nazioarte mailan soldatapean dituen 7.500 langileetatik 1.900.