AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

2026rako aurrekontu berriak iragarri ditu Sanchezek

Bere kudeaketa eta ustezko "hazkunde ekonomikoa" defendatu ditu presidenteak, kontu berriak onartzeko babes falta nola gaindituko duen zehaztu gabe.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak jakinarazi du 2026rako Estatu-Aurrekontu Orokor berriak aurkeztuko dituela. Astelehenean izan zen iragarpena, Moncloatik ikasturte politikoaren inguruan egindako balantzean, eta presidenteak adierazi zuen talde parlamentario guztiak konbentzitzen saiatuko dela aurrekontuak onar ditzaten. Ez du argitu, ordea, nola ebatziko duen 2023tik kontuak aurkeztea galarazi duen zatiketa parlamentarioa, bi urte daramatzatelako horiek atzeratzen.

Gobernuburuak "datu ekonomikoen baikortasuna" nabarmendu zuen agerraldian, ustezko "hazkunde nabarmena", "enpleguaren sorrera" eta atzerriko inbertsioa aipatuz. "Aurrerapen sozialak" ere azpimarratu zituen, hala nola guraso-baimenak zabaltzea: "historikotzat" jo zuen neurria, nahiz eta in extremis onartu duen Bruselaren zigor bat saihesteko. Hala ere, Sanchezek ekidin egin zuen etxebizitza-krisiaren aurka prezioak kontrolatzea bezalako neurrien benetako eraginkortasunari buruzko kritikei erantzutea, besteren artean.

Horrez gain, bere gobernuaren "egonkortasuna" defendatu zuen presidenteak, ustelkeriari loturiko azken eskandaluei eta bere inguruan zabaldu den presio judizialari entzungor eginez. Bestalde, AEBen eta EBren arteko muga-zergen akordioa "gogo bizirik gabe aitortu" zuen, Espainiako Estatuko ekonomiari nola eragingo ote dion zehaztu gabe.

Suspentso masiboa Ertzaintzako eta udaltzaingoetako oposizioan
Azterketara aurkeztutakoen %90ek suspenditu dute, eta urgentziazko promozio batera deitu behar izan du Jaurlaritzak.