AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

22 urteko preso bat hil da Zaballako espetxean

Atzo topatu zuten hilik preso gaztea, Zaballako ziega batean. 2020ko irailetik zeukaten preso.

Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez, preso bat hil berri da Zaballako (Araba) kartzelan. Atzo 08:00ak aldera topatu zuten hilotz 22 urteko gaztea, ohiko zenbaketa egiteko ziegak irekitzean. Osasun-arretako langileak bertaratu ziren, baina ez zuten presoa suspertzea lortu. Ez dute heriotzaren kausaren inguruko informaziorik eman. Dirudienez, 2020ko irailean espetxeratu zuten gaztea.

Salhaketa elkarteak emandako datuen arabera, 2020. urtean, sei presok galdu zuten bizia Zaballan. 2019ko urtarriletik urrira bitartean, beste bost izan ziren.

Salhaketak Euskal Herriko beste preso baten heriotzaren berri eman du hilabete honetan. Otsailaren hasieran, Dueñaseko (Palentzia, Gaztela eta Leon) espetxean hil zen 43 urteko presoa. Bizkaia zen bere ohiko bizitokia.

Iruñean argitara atera den azken bortxaketa salatu du Itaiak
Aurreko asteburuan, emakume bat bortxatu zuen gizon batek Iruñeko Alde Zaharreko atari batean. Berriki jakinarazi dute beste emakume bat bortxatu zutela Iruñean otsailaren erdialdean, sumisio kimikoaren bidez.