AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

23 urteko pertsona etxegabe bat zendu da Bilbon

Aterpetxe batean igarotzen zituen gauak, eta hilaren 12an hil zen Bilbon. Aurten gutxienez hiru pertsona etxegabek galdu dute bizia Euskal Herrian.

Berria-k jakinarazi duenez, martxoaren 12an etxerik gabeko pertsona bat zendu zen Bilbon (Bizkaia). 23 urte zituen, eta antza, azken hilabeteetan aterpetxe batean egin zituen gauak. Egunez Uribarri auzoan egon ohi zen sarri.

Urtea hasi zenetik, gutxienez hiru pertsona etxegabek galdu dute bizia Euskal Herrian. Bilbon argitara atera berri den heriotza horretaz gain, urtarrilean 56 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu zuten Hendaian (Lapurdi), auto baten barnean. Bestalde, 2020ko abenduan desagertu zen etxegabe baten gorpuzkiak topatu zituzten urtarrilean Getxon (Bizkaia). 34 urte zituen.

Iazko abendu amaieran Zarautzen (Gipuzkoa) hil zen etxerik gabeko beste pertsona bat. Parke batean aurkitu zuten haren gorpua.

Aurreneko aurkezpenen bira amaitu du Ekida kultur ekimen sozialistak
Azken asteetan hainbat herritan egin dituzte jendaurreko aurkezpenak Ekida kultur ekimen sozialistako kideek. "Kulturaren eta artearen arloak ikuspegi sozialistatik lantzeko" sortu dute Ekida, eta laster jarriko dute "osorik martxan" aurreneko euskarria: webgunea. "Kulturari eta arteari dagozkien gaiak lantzeko, eztabaida eta kritika sustatzeko eta borondate sozialista duten artisten lanak argitaratzen hasteko" plaza izango da webgune hori.