AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

26 eguneko grebari ekin diote Gipuzkoako erresidentzietako langileek

Aurrez beste 62 egun bete dituzte greban, eta uztailaren 12ra artekoa jarraian egingo dute. Joan den astean, Diputazioa ez zen agertu ere egin Jaurlaritzak deitutako bilerara.

2017an ekin zioten Gipuzkoako adinekoen egoitzetako 5.000 langileren lan-baldintzak arautzeko negoziazioari, eta greba deiadliak egiten ari dira 2018ko urritik. Borrokaldi luzearen ondoren, ia hilabete osorako antolatu dute greba oraingoan. Hogei greba egunetik gora egin dituzte LABen deiari erantzunez; ELAk deitutakoak aintzat hartuta, 63. greba eguna dute gaurkoa. Borroka uztailaren 12ra arte luzatzeko asmotan dira orain: 26 greba egun jarraian.

Greba deialdia egitean langileek azaldu zutenez, borrokaldiaren helburua da “Gipuzkoako Aldundiak bere gain hartzea duela hilabete bat ELAk patronalekin lortu zuen akordioa”. Izan ere, patronalarekin akordio bat egin arren, sindikatuak salatu du Diputazioak ez duela adostutakoa finantzatu nahi: “Gezurretan ari dira, akordioa ELAren proposamen bat dela esanez". Joan den asteazkenean, sindikatuak eskatuta, bilera baterako deia egin zien Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak sindikatuei, Adegi eta Matia patronalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, baina Diputazioko ordezkariak ez ziren agertu ere egin.

Bizkaiko erresidentzietako beharginek 2017ko urrian sinatu zuten akordio bat, urtebete baino gehiagoko borrokaren ondoren.

Ertzainek Oñatiko bost gazte erasotu zituzten larunbat gauean, borra luzagarriak erabilita
Oñatiko Gaztetxetik atera ziren bost gazte erasotu zituzten kale-jantziekin zein uniformez jantzitako 10 ertzain inguruk, "borra luzagarriak erabiliz". Erasotuetako batek ertzainak ikusi eta lagunei "zipaioak" zeudela ohartaraztean gertatu zen erasoa. "Amorruz, kolpez, indarkeriaz eta irainekin" erantzun zuten ertzainek, besteak beste, "zipaio le vas a llamar a tu puta madre" oihukatuz. "Ubeldu eta kontusio’ ugari dituzte gazteek, eta jipoiaren "bortizkeriaren erakusgarri" modura, azaldu dute ertzainetako baten borra hautsi egin zela.