AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

300 BMW auto eskuratuko ditu Ertzaintzak

Goi-mailako ehunka kotxe erosiko ditu Jaurlaritzak Ertzaintzarentzat, 70.095 euroan bakoitza.

23,6 milioi euroko lizitazio baten bidez, Ertzaintzaren automobil-parkea berrituko du Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan. Berriki berretsi dutenez, Eusko Jaurlaritzak goi-mailako 300 kotxe erosiko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako polizia-indar autonomikoarentzat. Zehazki, BMW markako XDrive 25e modeloko autoak izango dira, eta 70.095 euroan erosiko dute ibilgailu bakoitza.

Itxura denez, aurki ekingo dio erosketari Jaurlaritzak: aurten erosiko du adostutako ibilgailu kopuruaren gehiengoa, 200 inguru, hain zuzen ere. Gainerakoa 2025ean eskuratuko du Ertzaintzak.

2020an, Jaurlaritzak motorrak erosi zituen Ertzaintzarentzat; 2021ean, itsasontzi bat; eta, duela gutxi, Brigada Mugikorrerako furgonetak lortu ditu. Gainera, 9 milioi euroko partida bat dauka mahai gainean gobernuak, polizia-helikoptero berri bat erosteko.

Azken egunetan, langile bat larriki zauritu eta bi hil dira Bilbo Handian
Asteartean, soldatapean lanean ari ziren bi behargin hil ziren; Santurtzin eta Trapagaranen izan zituzten lan-istripuak. Atzo, gainera, larriki zauritu zen beste langile bat Getxon.