AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

4.100 langile kaleratuko ditu Siemens Gamesak

Zamudioko, Sarrigurengo eta Madrilgo bulegoetan 430 behargin kanporatuko ditu enpresak. Gaur egun, 3.300 pertsona aritzen dira horietan.

Siemens Gamesa enpresak kaleratze masibo bat egingo du mundu mailan. Denera 4.100 langile bidaliko ditu kalera, horietatik 430 Espainiako Estatuko zenbait bulegotan. Itxura denez, Zamudioko (Bizkaia), Sarrigurengo (Nafarroa) eta Madrilgo bulegoetan izango dira kaleratzeak, eta estatuko plantillaren %8,6 kanporatuko du mugimendu horren bidez.

Hiru bulego horietan, 3.300 pertsona inguruk jarduten dute gaur egun. Estatu osoan, 5.000 langile inguru dira; aipatutako hiru bulegoak eta bederatzi fabrika ditu enpresak. Hego Euskal Herrian, zehazki, 3.000 langile inguru aritzen dira soldatapean Siemens Gamesan. Zamudioko eta Sarrigurengo lantegiez gain, Mungian (Bizkaia), Asteasun (Gipuzkoa) eta Arazurin (Nafarroa) ditu lantokiak enpresak.

Joan den asteartean bildu zen enpresako zuzendaritza Europako ordezkaritza sindikalekin, tartean, Espainiako Estatuan. Kaleratutako langileak "hazkundeari" lotutako arloetan birkokatzen saiatuko omen da enpresa, eta lanpostu berriak ere sortuko omen ditu eremu batzuetan; hala nola, itsasoko energia eolikoari lotuta.

Alokabidek beste familia bat etxegabetu nahi du Gasteizen
Familiari iruzur egin zion pertsona batek, etxe batean alokairuan sartzen ari zela sinetsarazita eta, horren truke, milaka euro kenduta. Alokabidek kudeatzen du pisu hori, eta orain handik bota nahi ditu maizterrak sozietate publikoak. Ekainaren 3rako dago ezarrita kaleratze-data, eta etxegabetzearen kontra mobilizatzera deitu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.