AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

77 langile kaleratuko ditu Alestisek 2020a amaitu aurretik

Joan den larunbatean lortu zuten akordioa sindikatuek eta enpresako zuzendaritzak, eta guztira 77 behargin izango dira kaleratuak.

Abuztuaren amaieran adierazi zuen Alestis enpresak lan-erregulazio baten bitartez kaleratu nahi zituela MiƱaoko (Araba) lantegiko beharginen %46, eta negoziaketek ezer gutxirako balio izan dute; izan ere, guztira, 77 langile kanporatuko dituzte 2020. urtea amaitu aurretik. 21 langilek onartu dute borondatezko kaleratzea, eta 56 dira zuzenean kaleratuko dituztenak.

Beharginen esanetan, mehatxua garbia zen: borondatezko kaleratzea onartu edo zuzenean kaleratuak izango ziren, borondatezko kaleratzearen baldintzak hobeak zirelako. Enpresak zuzenean kaleratuz gero, lan egindako urte bakoitzeko 25 eguneko ordainketa izango zuten, 14 hilabetez gehienez eta gutxieneko 10.000 euroko ordainketarekin. Borondatez kaleratutakoei, ordea, lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko ordainketa egingo zitzaien, gehienez 16 hilabetez.

Akordioa sinatu aurretik greba egin zuten Alestis enpresako langileek urriaren 27an, eta langileen %100ek egin zuten bat deialdiarekin.

121 kaleratze adostu ostean, Zamudioko 400 langileri ezarri die aldi baterako lan-erregulazioa ITP Aerok
Aldi baterako kontratua duten 71 langile kanporatuko ditu ITP Aeroko zuzendaritzak, eta aurretiko erretiroa hartzera bihurtu ditu beste 48 behargin, zortzi baja bultzatzeaz gain. Orain, gainera, aldi baterako enplegu erregulazio espedientea ezarri die Zamudioko fabrikan jarduten duten 426 langileri.