AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

85 langile kaleratu nahi dituzte Lezoko Interalen

Lanuzteak egingo dituzte etzi eta uztailaren 2an, kaleratzeei ezetz esateko.

Lezoko (Gipuzkoa) Interal enpresako zuzendaritzak jakinarazi du enplegu-erregulazioko espediente bat ezarri nahi duela, gaur egun fabrikan aritzen diren 226 langileetatik 85 kalera bidaltzeko. Horrekin, plantillaren heren bat kanporatuko lukete, azken urteetan izan diren kaleratzeei segida emanez: 2023an zortzi behargin bota zituzten, eta 2024ko ekainean eta uztailean, berriz, beste hogei.

Elikadura-industrian jarduten dute Lezoko lantegian, eta langile-batzordeak (ELA, UGT eta CCOO sindikatuek osatua) salatu du azken espedientea ez dagoela justifikatuta, enpresak errekorreko irabaziak lortu dituelako azken urteetan.

Iragarritako kaleratze kolektiboaren aurka, bi lanuzte antolatu dituzte datozen asteetarako: ekainaren 26an izango da lehena eta uztailaren 2an bigarrena. Enpresako zuzendaritzak espedientea indarrean sartzeko asmoarekin jarraitzen badu, baliteke plantillak greba mugagabera jotzea uztailaren 8tik aurrera.

Israelgo Estatuaren eta Iranen arteko "su-etena" iragarri du Trumpek, bi aldeen baieztapenik gabe
"Erabateko su etena" aldarrikatu du, Iranek Al Udeid base estatubatuarraren aurka misilekin eraso egin eta ordu batzuetara. Israelgo eta Irango gobernuek ez dute akordioa ofizialki baieztatu, liskarrek jarraitzen duten bitartean.