AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

875 atxilotu Frantzian, indarkeria polizialaren aurkako protestetan

500 eraikin publiko eta 1.900 ibilgailu inguru erre dituzte gutxienez; "2005eko istiluetan baino gehiago", aitortu du Frantziako Barne Ministerioak. Poliziaren 40.000 unitatetik gora mobilizatu dituzte dagoeneko.

Protestak eta istiluak are gehiago gogortzen ari dira Frantziako Estatuan, joan den asteartean poliziak Naƫl izeneko 17 urteko gaztea tiroz hil zuenetik. Barne Ministerioaren arabera, 875 lagun atxilotu dituzte jada, matxinada orokortua bihurtzen ari den protesta-olatuaren erdian. 500 eraikin publiko eta 1.900 auto baino gehiago kiskaliak izan dira, eta "249 polizia-agente zein jendarme zauritu" zenbatzen dituzte iturri ofizialek.

Denda zein saltoki ugaritara sartu eta materiala eraman dute, polizia-etxeen kontrako ekintzak egin dituzte eta bertako materiala eraman dute, eta garraio publikoko ibilgailu ugari suak jan ditu. Fresnesen manifestari talde batek espetxe bati eraso dio, bertan preso zirenak askatzeko asmoz.

Gaztea hil zuten Nanterren (Paris) ez ezik, estatu osoko hirietan altxatu da jendea, gazteriaren protagonismo nabarmenarekin. Gauzak horrela, Emmanuel Macronen gobernuak 40.000 polizia inguru atera ditu kalera oraingoz: istiluen aurkako unitatea, unitate antiterrorista, informazio brigada zein eliteko unitatea.

2005eko oihartzunak


15.000 pertsona migratzaile daude harrapatuta Mexikoko hegoaldeko mugan
Guatemala eta Mexiko bereizten dituen mugan daude geldirik milaka eta milaka lagun, Mexikora igarotzeko zain. Eguraldi gogorra egin du egunotan, eta ez daukate inolako aterperik. Aurreko hilabetean agortu zen AEBetako 42. Titulua.