AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

88 urte bete dira faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak ezinbestekotzat jo du, gaur egun, "estatuen militarizazioari eta erreakzioaren gorakadari aurre egiteko antolatzea".

1937ko maiatzaren 19an, Espainiako Gerra Zibila deiturikoan, Galdakao (Bizkaia) bonbardatu zuen Alemaniako eta Italiako abiazio faxistak, Francisco Francoren agindupean. Hegazkin bidezko gutxienez 28 aire-eraso jasan zituzten galdakarrek egun horretan, eta Plazakoetxeko babesleku parean jaurtitako bonba baten ondorioz, hamasei lagunek galdu zuten bizia; tartean, hainbat haurrek. Gerra Zibilean Galdakaon jasandako erasorik bortitzena izan zen hura.

Galdakaoko bonbardaketaren aurretik, 1937ko apirilean zehar, faxisten gerra-hegazkinek Durangon (Bizkaia), Elorrion (Bizkaia) eta Gernikan (Bizkaia) ere egin zituzten aire bidezko eraso gogorrak, ehunka pertsona erailez.

"Faxismoaren aurka borrokatu zutenak gogora ekarri eta omendu nahi ditugu, haien borrokaren aitortza egitea beharrezkoa dela ikusten dugularik", adierazi zuen atzo Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak. Gainera, nabarmendu zuen beharrezkoa dela

Haur-pobrezia tasarik altuena duen bigarren herrialdea da Espainiako Estatua, EBn
Haurren eta nerabeen %33,9 pobrezia-arriskuan daude, eta hamarretik batek (867.000) material falta larria du, ikaskuntza-prozesuan alde nabarmenak eraginez.