AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ablitaseko langile bat hil da, aldamio batetik erorita

Tarazonan ari zen lanean 40 urteko gizona, obra batean. 10 metroko altueratik jausi da, etxe-aurre bat lantzen ari zela.

Ablitaseko (Nafarroa) igeltsero bat hil da Tarazonan (Zaragoza), etxe-aurre batean lan bertikalak egiten ari zela. 10 metroko altueratik erori da 40 urteko behargina, eta kolpearen ondorioz hil da, goizeko 08:30ak aldera.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 65 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.


Kontrol sozialaren aurka antolatzera deitu du Gasteizko GKSk
Gasteizko Udalak kamera inteligente berri batzuk jarriko ditu datorren urtean; besteak beste, "anomaliak detektatzeko eta polizia zuzenean jakinarazteko". "Norbanakoaren intimitatearen urraketa nabarmen bat" dela salatzeaz gain, neurria "eskubide politikoen aurkako eraso larritzat" jo du Gasteizko GKSk. "Gazte kriminalizazioarekin eta jazarpenarekin amaitzera" nahiz "eskubide politikoak borrokatzera" deitu du.