AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Absolbitu egin dituzte Galdakaoko Gazte Asanbladako hiru kideak

Gaur epaitu dituzte Galdakaoko Gazte Asanbladako hiru kide, herriko gaztetxearen desalojoa dela-eta. Gaurko saioan atzera egin du akusazio partikularrak, eta auzipetuentzat absoluzioa eskatu du fiskaltzak. Hala, unean bertan eman du ebazpena epaileak. Maiatzaren 4an birjabetu zuten Galdakaoko gazteek eraikin bat, gaztetxe berria martxan jartzeko, baina hiru egunera desalojatu zuen Ertzaintzak, jazarpen polizial gogor baten ostean.

Gaur, azaroak 20, Galdakaoko Gazte Asanbladako hiru kide epaitu dituzte Bilbon (Bizkaia). Galdakaoko (Bizkaia) gaztetxearen desalojoaren harira auzipetu zituzten maiatzean, eta izatez ekainean epaitu behar bazituzten ere, epaileak saioa atzeratzea erabaki zuen. Hala, gaur izan da epaiketa, eta akusazio partikularrak atzera egiteaz gain, hiru auzipetuentzako absoluzioa eskatu du fiskaltzak. Momentuan bertan jakinarazi du ebazpena epaileak: absoluzioa.

Akusatuei bi delitu leporatu zizkieten ekainean; hain zuzen, "usurpazioa" batetik, eta "kalteak" bestetik. Eraikinaren jabe juridikoak 4.000 euroan balioetsi zituen birjabetzeak eragindako "kalteak", eta beraz, usurpazio delituaz gain, auzipetuei kalteak egotzi edo ez erabaki behar zuen epaileak. Dena den, gaur jakinarazi dutenez, atzera bota dituzte akusazioak.

Galdakaoko gazte mugimenduko hainbat kidek maiatzaren 4an birjabetu zuten iraganean Jubilatuen Etxea zena, gaztetxe berria martxan jartzeko. Gazteen aurkako jazarpen polizial gogorra abiatu zuen Ertzaintzak hasieratik; besteak beste, identifikazioak, Mozal Legearen ezarpena edota jarraipenak salatu zituzten gazte asanbladako kideek.

Eraikina birjabetu eta hiru egunera izan zen gaztetxearen desalojoa, eta sei kide identifikatu zituzten orduan. Hala auzipetu zituzten gaur epaituak izan diren hiru pertsonak.

"Hasieratik jo genuen langileon artean antolatzera"
Bizkaiko udal kiroldegietako eta klub pribatuetako beharginek hamaika greba eta mobilizazio egin dituzte azken hilabeteotan, lan baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. 2.000 langile inguru dira sektorean, eta lan baldintzei dagokienean, kontratu eta lanaldi partzialen nagusitasuna salatu dute, besteak beste. Santurtziko bi langilerekin egon gara, eta langileen antolaketa edota sindikatuak izan ditugu hizpide.