AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Adin txikiko hainbat emakume sexualki esplotatu dituzte Araban

Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude adingabeak. Diru truke, sexu-harremanak izan dituzte gutxienez gizonezko batekin.

Gaur bertan atera da argitara adin txikiko hiru emakume sexualki esplotatu dituztela Araban. Gizon heldu batek, gutxienez, sexu-harremanak izan ditu eurekin, diru truke. Ezagutzera eman duten erasoetako bat, hain zuzen ere, erasotzaileetako baten etxean izan zen, Gasteizen (Araba). Adingabeetako biri diru kantitate bat hitzeman zien hark, gero ordainketa osorik egin ez bazien ere.

Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean daude erasotuak izan diren hiru neskak, eta Gasteizko zentro batean dituzte gaur egun. Itxura denez, hiru adingabeetako batek jarri zituen harremanetan erasotzailea eta erasotuak izan diren gainerako bi neskak; eta berak ere izan zituen sexu-harremanak gizonezko horrekin. Bien arteko lehen kontaktua, antza, sare sozialen bidez izan zen. Ikerketapean daukate adin txiko emakume hori ere, beste bi neskak prostituzioan aritzea sustatzeagatik.

Zabalik dago gertakariei buruzko ikerketa; dena den, prebentziozko espetxealdia ezarri diote erasotzaileari. Aurrekariak ditu, duela urte batzuk, beste emakume adingabe bat prostituzioan aritzera "bultzatzeagatik".

Duela zortzi urte, prostituzio kasu antzeko baten berri izan zen Araban. Orduan jakinarazi zuten Gasteizko Sansoheta zentroko hainbat adingabek sexu-harremanak izan zituztela zenbait heldurekin, diru truke. Eraso horiek zirela-eta, Sansoheta ixtea erabaki zuen Arabako Foru Aldundiak.

Munduko "segurtasun nazionalen" merkatua 431.000 milioi dolarrera iritsi zen 2018an
2024an 606.000 milioi dolarrera iristea espero da. Demokrazia liberalaren adierazle nagusiek atzeraka egiten jarraitu dute munduko lurralde guztietan, eta IDEAren 'The Global State of Democracy 2023' txosteneko herrialdeen erdian gertatu da "errendimendu demokratikoaren" gutxienez adierazleren baten jaitsiera.