AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aernnovako Berantevillako langileek lanuztei hasiera eman zieten atzo

Enpresako zuzendaritzak 101 kaleratze iragarri zituen azaroan, Berantevillako (Araba) langile batzordeari jakinaraztean enplegu-erregulazio espedientea ezarriko zuela. Horren aurrean, langile batzordeak adierazi du ez duela kaleratzerik sinatuko, eta lanuzteei ekin diete langileek. Momentuz, jarraipena ia erabatekoa izan da.

Aernnovako zuzendaritzak azaroan azaldu zion Berantevillako (Araba) plantako langile batzordeari enplegu-erregulazio espedientea ezarriko zuela, lantokiko 454 beharginetatik 101 karrikaratuz.

Langile batzordeak berretsi du ez duela kaleratzerik sinatuko. Langileek lanuzteak hasi zituzten atzo, hilak 3; asmoa da, txanda bakoitzeko, zortzi orduko etenak egitea. Jarraipenari dagokionez, langile batzordearen arabera, ia langile guztiek egin zuten bat atzoko lanuzteekin.

Atzo hasi zituzten lanuzteak ITP Aeroko Sestaoko eta Barakaldoko langileek
ITP Aeroko zuzendaritzak Barakaldon eta Sestaon 133 langile kaleratzeko asmoa agertu zuen azaroan, eta kaleratzeei aurre egiteko asmoz, atzo hasi zituzten mobilizazioak beharginek. 500 langile inguru dira guztira, eta lanuzteak nahiz greba egunak egingo dituzte abenduan zehar.