AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Agirretarren bandera' antzezlana sortu du Ekidak

Maiatzaren 7an izango da estreinaldia, Azpeitian. Laster zehaztuko dituzte xehetasunak.

Garai berekoak dira gure ahotsak

Oinordetzan utzi digute leku bat munduan

Norentzat dira genituen ametsak guri ez badigute balio?

Lerro horiekin aurkeztu du bere arte ekoizpen propioaren fruitu berria Ekida arte ekimen sozialistak. Oraingoan, antzezlan bat da sortu duena: Agirretarren bandera. Iaz Manifestua ikuskizunarekin egin bezala, datozen hilabeteetan hainbat antzeztokitara eramango dute Agirretarren bandera.

Aurreneko hitzorduaren berri eman du, dena den, Ekidak. Maiatzaren 7an izango da antzezlanaren estreinaldia, Azpeitian (Gipuzkoa). Aurki emango dute xehetasunen berri.

Ikusi hemen 'Agirretarren bandera' lanaren aurkezpen bideoa

Mugimendu Sozialistak Lazkaon txosna bat ezin jarri izatea lortu dute Ezker Abertzaleak eta Lazkaoko Udalak
Lazkaon txosna bat muntatzen saiatu dira gaur Goierriko Mugimendu Sozialistako kideak, baina Lazkaoko Udalaren mehatxuak tarteko, ezin izan du gunerik egokitu. Ezker Abertzalea, "bere indar posizioa baliatuta eta Txosna Batzordea erabiliz, Mugimendu Sozialista ekonomikoki itotzen eta sozialki baztertzen" saiatu dela salatu dute; udalak, bestalde, "beto politikoa onartu" duela nabarmendu dute. Protesta bat egingo dute bihar, 18:00etan, Lazkaoko udaletxe aurrean.