AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Ahotsa'-ren aurkako epaiketa artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Espainiako poliziak terrorismoa goratzea leporatu zion 'Ahotsa' hedabideari, "euskal preso politikoak" kontzeptua erabiltzeagatik.

Ahotsa-ko kideek 2018. urtean deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea egotzita. Azkenean, Auzitegi Nazionalak erabaki du ez dela terrorismo delitua "euskal preso politikoak" ekontzeptua erabiltzea. Hala, artxibatu egin dute Ahotsa-ko kideen aurkako auzia.

Hedabideak salatu egin du Espainiako poliziak beren aurka egiteko duen "obsesioa", beren jardun informatiboa "baldintzatzeko asmoz" egiten dute argudiatuta.

Bestalde, orain arte egindako ibilbideari eusteko asmoa berretsi dute Ahotsa-koek: "Lanean jarraituko dugu, eta nola ez, euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzen jarraituko dugu".

"Babes forma eraginkorrak martxan jartzeko" Erresistentzia Kutxa Nazionala aurkeztu du Errakik
Erresistentzia Kutxa Nazionalak "elkartasunerako eta elkar babeserako" baliabidea izatea du helburu. Babes kanpainaren bidez "elkartasun ekonomikoa" bultzatzea da asmoa, "erresistentzia kanpainak" laguntzeko, eta hala, presio ekonomikoak eragiten duen "egoera itogarriari erantzun sendo eta eraginkorra" emateko.