AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Aitatasun- eta amatasun-bajak mugatuko ditu Espainiako Gobernuak

Langileek zortzi asteko aitatasun-baja eskatzeko eskubidea izanen dute, baina enpresek bi aste besterik ez dituzte ordaindu beharko. Aitatasun- eta amatasun-bajak hamabost egunez edo gehiagoz luzatzen dutenek, beraz, ez dute kobratuko.

Zortzi asteko aitatasun-baja 2023ko ekainean onartu zuten Espainiako Estatuan, Europar Batasunaren "kontziliazio" irizpidea aintzat hartuta. Urtebete beranduago, ordea, neurria murriztu du Espainiako Gobernuak. Langileek zortzi asteko aitatasun- eta amatasun-bajak eskatzeko eskubidea izango dute, baina baja horiek hamabost egunez ordaintzera baino ez dira behartuta egongo enpresak.

Maiatzean langabezia-prestazioari buruz onartutako lan-erreformaren barruan, artikulu bat txertatu zuen gobernuak azken momentuan. Neurri horrek haur jaioberriei lotutako bajak zabaldu zizkien langile guztiei, gizonak ala emakumeak izan, Europar Batasunak markatutakoa beteta. Baina, horrekin batera, aurrerantzean "edoskitze-baimena" deiturikoa izango da enpresek ordainduko duten bakarra, baja hartzeko eskubidea murriztuz.

Jota bat abestu du sanferminetan Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Etxebizitzaren negozioa salatzeko egin du kantu sindikatuak, pankarta bat zintzilik zuela: 'Zer elkarbizitza, zuen negozioa bada gure etxebizitza?'.