AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Altan Bernedoko langileek grebara jo dute

Farmakoak ekoizten dituen enpresako langileek grebara jotzea erabaki zuten atzo. Gaurkoaz gain, azaroaren 9an eta 11n ere egingo dituzte lanuzteak. Hitzarmen propio bat lortzea dute helburu.

Araban dago kokatuta botikak ekoizten dituen Altan Bernedo enpresa. Ekainean aldatu zen jabetza; Ethypharm enpresak erosi zuen Altan Pharma eta, modu horretan, Bernedoko (Araba) nahiz Casarrubios del Monteko (Toledo) plantak haren esku daude orain.

150 langile ditu Arabako plantak eta, zuzendaritza berriaren neurrien aurrean, mobilizatzea erabaki zuen langile batzordeak. Pareko egoera bizi zuten 2020an; zuzendaritzak "gastuen birdoiketak" bultzatu zituen.

Neurri berrien artean, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) igoeraren aurrean soldatak ez igotzea erabaki zuen enpresako zuzendaritzak, bai eta beharginen lanaldiak luzatzea ere. Haien arabera, "beste hiru lanaldi gehiago inposatu nahi ditu" enpresak, Espainiako Estatuko kimikoen sektoreko hitzarmena eredutzat hartuta, antza.

Beste enpresa batzuetako langileek salatu dutenez, Espainiako Estatuko kimikoen sektoreko itunak lan-baldintza eskasak eta soldata baxuak ezartzen ditu, eta Arabako plantako langileek ez dute hitzarmen propiorik izan 2019tik. Lan-hitzarmen berri baten alde jo dute grebara, eta soldaten izozteari zein lanaldien luzapenei aurre egitea ez ezik, kaleratzeak ekidin nahi dituzte.

Gaur, azaroaren 4an, lehen greba eguna izan dute. Azaroaren 9an eta 11n ere eginen dute greba.

Itaiak mobilizaziora deitu du Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunerako
'Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki' aldarripean antolatu ditu mobilizazioak Itaiak. Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian izango dira manifestazioak, arratsaldez.